Mikel Azpiroz
Mikel Azpiroz pianista donostiarrak Pake Pieza diskoa argitaratuko du, eta larunbatean (hilak 4) aurkeztuko du zuzenean, Viktoria Eugenia antzokiko Klub aretoan, 19:30ean. Bere laugarren piano diskoa da, Gaua (2013), Zuri (2016) eta Islak (2020) lanen ondoren, eta Karlos Aranzegi bateria jotzailea izan du bidelagun. Aurkezpen kontzertuan Fernando Neira kontrabaxu jotzailea ere egongo da, eta sarrerak Donostia Kulturaren webgunean erosi daitezke.