'Mikel Zabalza gogoan: 40 años'
Mikel Zabalza omentzeko autobusa, Intxaurrondoko kuartelaren aurrean.Xalba Ramirez Mikel Zabalzaren hilketaren 40. urteurrenaren harira, mahai ingurua antolatu dute Tomasene Kultur Etxean, Francisco Etxeberria mediku forentsearekin eta Iñigo Iruin abokatuarekin. Garazi Castaño kazetariak moderatuko du saioa eta elebitan izango da. Sarrera doakoa izango da, edukiera bete arte.


