Mojo Hand
Mojo Hand taldea 2016an eratu zen Donostian. (Argazkia: Jazzaldia) Mojo Hand blues eta rhythm & blues talde donostiarrak amaitutzat eman du bere ibilbidea, eta azken kontzertua eskainiko du larunbatean, Parte Zaharreko Altxerri tabernan. Emanaldia 20:00etan izango da, eta sarrerak Altxerrijazzbar.com webgunean daude salgai, 10 euroren truk; sarrerarekin batera, taldearen diskoa oparituko dute.
