Mus txapelketa

Intxaurrondoko Zulo Zahar elkartean mus txapelketa egingo dute larunbatean, 17:00etan. Bikote bakoitzak 15 euro ordaindu beharko ditu, eta sari hauek banatuko dituzte: arkume bat irabazleentzat, bi txuleta bigarrenentzat, gazta bat hirugarrenentzat eta bi ardo botila laugarrenentzat.