'Non dago Mikel?'
Altzako San Martzial plazan dago Mikelen Txokoa. (Argazkia: Nerea Lizarralde) Hilaren 26an, 37 urte beteko dira Guardia Zibilak Mikel Zabalza desagerrarazi zuenetik, eta, urteurrenaren bueltan, Mikel Zabalza Herri Ekimenak Non dago Mikel? filma (Miguel Angel Llamas eta Amaia Merino, 2020) proiektatuko du asteazkenean Bidebietako Kontadores zentroan, 18:30ean.


