'Nor naizen baneki'
'Nor naizen baneki' antzerkia.Donostia Kultura Euskal antzerkiaz disfrutatzeko aukera egongo da asteburu honetan Donostian, zehazki, ostegunetik igandera (hilak 23-26). Hain zuzen ere, Artedrama eta Axut! konpainiek Nor naizen baneki antzezlana eskainiko dute Egia Kultur Etxeko Gazteszena aretoan lau egun horietan, 19:30ean. Sarrerak hemen daude salgai.


