'O corno'
Jaione Camborda donostiarraren O corno filma (2023) proiektatuko dute ostegunean (hilak 18) Tabakaleran, 17:00etan, eta Cambordak parte hartuko du aurkezpenean. Donostiarrak Urrezko Maskorra irabazi zuen film horrekin iazko Zinemaldian. Sarrerak Tabakaleraren webgunean erosi daitezke, 4 euroan.


