Olerkiaren Txokoa
Olerkiaren Txokoa saioa egingo dute Intxaurrondo Kultur Etxean, asteartean, 17:00etan. Antolatzaileen hitzetan, «poesiaren bidez libreki adierazi nahi eta aukerarik izan ez duenarentzat, eta entzun nahi duenarentzat ere bada» Olerkiaren Txokoa. Saioa gaztelaniaz egingo dute, eta sarrera librea izango da, edukiera bete arte.