'Oroimenaren bidea'
'Oroimenaren bidea'. (Argazkia: Agurtzane Altuna) Donostiako Udaleko Eskubide Zibilen Bulegoak, aurten ere, Donostiako oroimen historikoa ezagutzeko ibilaldi antzeztuak antolatu ditu. 1936ko gerra zibilak hirian eragindako hondamendia gogorarazteko helburua duen programa da. Bi antzezlek garai hartan donostiarrek bizi izandako uneak antzeztuko dituzte, Xabier Lopez Askasibarrek idatzitako gidoiari jarraituz. Gaur egingo dute aurtengo azken saioa, eta euskaraz izango da. Easo plazako kioskoan hasiko da, eta parte hartu ahal izateko, izena eman beharra dago, Komazk.com webgunean.

