'Ospa'
Juan Luis Zabala idazlearen Ospa liburua izango dute hizpide astelehenean Okendo Kultur Etxeko literatur solasaldian. Saioa 18:00etan izango da, eta Ane Mayozek gidatuko du. Izena eman behar da, okendoliburutegia@donostia.eus helbidera idatzita.

