Pablo Sorozabali omenaldia
Aurten 125 urte bete dira Pablo Sorozabal konpositore donostiarra jaio zenetik, eta, horregatik, haren omenezko kontzertua eskainiko dute Irene Sorozabalek (mezzosopranoa), Jone Martinezek (sopranoa), Mario Lerenak (pianoa) eta Izaskun Sanz Ericek (gitarra) asteazkenean Viktoria Eugenia antzokian, 19:30ean. Sarrerak 15 euroan erosi daitezke, Donostia Kulturaren webgunean.
