'Pim, pam, fuera!'
Dferia jaialdiaren baitan eskainiko dute antzezlan hau, Viktoria Eugenia Antzokiko Club aretoan. Sarrera, 10 euro. Bi saioa egingo dituzte: 17:15ean, eta 19:00etan.
Espainiako kartzela zahar bat. Bi ziega bata bestearen ondoan. Lau emakumek, denak ere 35 eta 50 urte artekoak, oso modu desberdinetan betetzen dituzte zigorrak.
Pim, pam, fuera! bizirik irautea lortu duten horien historia da. Askatasuna galdu dute, beren grina gaiztoengatik, pobrezia handienagatik, askonahi neurrigabeagatik edo Mozal Lege eman berriagatik.
Pim, pam, fuera! gure herrialdearen erretratu garratza da. Gaur egungo gizartearen argazki anker eta jostaria, Espainiako kartzela bateko barratzarren artetik egina.


