Pintxo-potea eta mariatxiak
Son y Mariachiren eskutik, pintxo-pote musikatua izango dute bihar, ostirala, Añorgako Jolas Etxean. 19:30etik aurrera, bertaratzen denak Mexikoko musikaz gozatzeko aukera izango du zerbait hartuz, asteburuari hasiera emateko.