She poems, Aïda Colmenero Dïaz
She poems egitasmo original eta berritzailea da, Aida Colmenero Díazek sortua, eta bi dantza aurkezten ditu, Senegalen, Nigerian, Tanzanian eta Kamerunen osatutako bideo-dantzetatik eraikiak. Dantza garaikideko ikus-entzunezko lan hau emakumeek emakumeentzat egina da, emakumeen identitatea eta haien eskubideen babesa ditu gaitzat, eta poesiaren bidez jorratzen ditu.
She poems afrikar dantzako aukera-berdintasunari buruzko proiektu bat da, dantza hori gizonezkoek egin baitute eskuarki; profesionaltasunari eta gaitasunari buruzkoa, sorkuntzazko interpretazioari buruzkoa, afrikar emakumea artista gisa han eta handik kanpo ahalduntzeari eta ikusgai jartzeari buruzkoa.
Azaroak 25etik 27ra Aida Colmenerok dantza tailer bat emango du.