Polloe hilerriko ibilaldia

Ibilaldi gidatua egingo dute Polloe hilerrian, hango istorio eta hilobi bitxienak ezagutzeko. Ibilaldia gaztelaniaz izango da, 16:30ean. Izena eman beharra dago polloe@donostia.eus helbidera idatzita edo 943-48 35 40 telefono zenbakira deituta, bi kasuetan, 9:00etatik 14:00etara egiten dute arreta. Gutxienez bost pertsona eta gehienez hamabost izango dira ibilaldietan, eta hilerriaren sarrera nagusian (Egiako aldean) elkartuko dira. Bestalde, nahiz eta euria egin ibilaldia egingo dute.