Poltsiko Antzerkia

XXXIV. Poltsiko Antzerkiaren jaialdia egingo dute, ostegunetik hilaren 25era. Formatu txikiko 31 ikuskizun antolatu dituzte, hiriko 27 espaziotan banatuta. Ostegunean bertan, lau emanaldiz disfrutatzeko aukera egongo da, eta horietako bi euskaraz izango dira: Inprofestakzioa antzezlana Baga Biga Faktorian eta Igogailu batean amaitu zen mundua Museum Cemento Rezolan, biak 19:00etan.