Poltsiko Antzerkia: 'Sexijentziak askatuz'
Pituxa urduritasun haundiz bere arazoa kontatzera dator; larru-jotze kontuetan ez du gozatzen. Eta okerrena zera da bakarrik sentitzen dela arazo honen aurrean. Arazoari aurre egin nahian laguntza eskatzea erabakiko du. Gauzak horrela, amarengana joko du lehenik; gero bikotearekin hitz egiten ausartuko da eta konponbiderik ezean, lagun batengana zuzenduko da. Hala ere, egoera okertu besterik ez da egingo eta azkenik sexologoarengana jotzea erabakiko du.
Bartzelona Kalea, 19, 01010 Vitoria-Gasteiz, Araba. Apitxin taberna