Rafael Berriori omenaldia
Rafael Berrio musikari donostiarra. Martxoan zendutako Rafael Berrio musikari donostiarra omenduko dute Tabakaleran, 19:00etan. Bere abestien letrak biltzen dituen liburua aurkeztuko dute, eta haren hurbilekoek pasarteak irakurriko dituzte. Era berean, hainbat artista ezagunek bere abestien bertsioak joko dituzte. Gonbidapenak Tabakaleraren webgunean eskuratu daitezke.


