'Reala eta emakumeen futbola. Nondik gatoz eta nora goaz' hitzaldia

Ane Etxezarreta, Ixiar Bakero eta Ainara Arratibelen ahotsak batuko ditu otsailaren 20an RealSocialismo!, Realeko zaletu eta akziodunen taldeak antolatu duen mahai inguruak. Emakumeen futbolari buruzko mahai ingurua El Rincon jatetxean (Errege Katolikoak, 20) izango da, 19:30ean. Gaur egun talde txuri-urdinean ari den jokalari gazte bat eta Gipuzkoan aitzindari izandako beste bat batuko dituzte. Gainera, beste ikuspegi bat txertatzeko asmoz, emakumeen kirola gertutik jarraitzen duen kazetari bat ere gonbidatu nahi izan dute.