'Rifqa: honengatik egiten dugu dantza'
'Rifqa: honengatik egiten dugu dantza' errezitaldia.Donostia Kultura Mohammed el-Kurd poetaren Rifqa liburua itzuli zuen Eider Beobidek, eta liburu horretako hainbat poema oinarri hartu eta errezitaldi bat ondu dute Beobidek berak (ahotsa), Xalba Ramirezek (sintetizadorea eta gitarrak) eta Peru Galbetek (ahotsak). Lugaritz Kultur Etxean eskainiko dute.


