'Sisiforen paperak'

Euskaldunon Egunkaria-ren itxieran oinarrituta dago Antz3rkiz eta CDN konpainien Sisiforen paperak antzezlana, Fernando Bernuesen zuzendaritzapean eta Harkaitz Canok idatzitako gidoiarekin. Bestalde, Anjel Alkain, Iñaki Azpitarte, Kepa Errasti, Mireia Gabilondo, Aizpea Goenaga, Olaia Gil, Asier Hernandez, Asier Hormaza, Iñaki Rikarte eta Dorleta Urretabizkaia dira obran parte hartzen duten aktoreak. Osteguneko (hilak 28) eta ostiraleko(hilak 29) emanaldiak euskaraz izango dira, eta larunbatekoa (hilak 30), aldiz, gaztelaniaz; hiru kasuetan, Viktoria Eugenia antzokian, 19:00etan. Oso sarrera gutxi gelditzen dira.