'Something Better to Come' pelikula
Dokumental bat da da ‘Something Better to Come’ hamalau urtetan grabatua (Hanna Polak, Danimarka, 2014). Yula izena du protagonistak, Putinen garaiko Errusian bizi da, bere etxea Europako zabortegirik handiena da. Yularen haurtzaroa, nerabezaroa eta gaztetasunaren galerari buruzko pelikula zuzena, eta ez-leku baten erretratua, eta kameraren aurreko bizitza bat.Amsterdameko Zine Dokumentalaren Nazioarteko Zinemaldiko Epaimahaiaren Saria, 2014.