Tirania das Cores, Ertza Konpainia
Dferiako egitarauaren baitan dago saio hau. Sarrera, 10 euro.
Tirania das Cores bidaia kromatiko dantzatua da. Bidaia horretan, agerian geratzen da koloreek gure bizitzan duten eta beti izan duten eragina. Koloreek batzeko balio izan dute sarri, baina baita zatitzeko eta gorrotoa zabaltzeko ere, beste askotan. Koloreak beste pertsona batzuk manipulatzeko, iraintzeko edo are hiltzeko ere erabili izan dira. Koloreak erabiltzen dira auzokoengandik bereizten gaituzten banderak margotzeko. Koloreak jainkotu edo deabrutu egiten dira, hala nola zuria edo beltza. Koloreek, odolaren gorriak kasu, gogorarazten digute barrutik denok garela berdinak. Koloreak, azken batean, aitzakia baino ez dira pertsonez hitz egiteko.
