Ttan Ttakun irratiaren festa
Koban taldearen kontzertu bat. (Argazkia: Irutxuloko Hitza) Ttan Ttakun irratiaren festa egingo dute Egia Kultur Etxean, bost euroko sarrerarekin. Bi areto egokituko dituzte: alde batetik, Gazteszenan egingo dituzte kontzertuak, eta han joko dute Señor No, Dogo, Bullet Proof Lovers, Unidad Alavesa eta Koban taldeek. Bestetik, kultur etxeko hitzaldi aretoa erabiliko dute, eta han izango dira musika jartzen Sarcastic, Lola Mento, Lanbroa, Azken dantza, Emesutan, Pemaulk, Kokonauta eta RK mari.
