'Tupust!' komiki antologia feministaren aurkezpena
Tupust! komiki antologia feministaren aurkezpena egingo dute martxoaren 29an Tobacco Days liburu dendan. 19:00etan hasiko da hogei euskal ilustratzaileren artean egindako komiki bildumaren aurkezpena.
Lan kolektiboa izan da argitalpena, eta ilustratzaile batzuk idazle batekin batera osatu dute euren biñeta. Beste batzuek bakarkako lana hobetsi dute. Ainara Azpiazu Axpi, Irati Eguren Arruti, Paula Estevez, Danele Sarriugarte & Josevisky Larratxe, Maite Caballero, Maite Gurrutxaga & Irati Jimenez, Maitane Gartziandia, Txakur Gorria, Nerea Unanua Otxoantesana & Amaia Lekunberri Ansola, Urbeltz & Etxarte, Loinaz Lekuona, Arrate Rodriguez, Eider Eibar & Miren Amuriza eta Irati F.G. & Regina Salcedo dira bildumaren egileak.

