Txillardegiri eta Forcadari omenaldia
Jakes Lafitte, 'Txillardegi pastorala'ren egilea.Sara Ibarguren Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi hil zenetik hamalau urte bete dira, eta urteroko omenaldi ekitaldia egingo dute Antiguako Gaskonia plazan. Aurten, gainera, Jone Forcada hilberria ere omenduko dute, militante nekaezina eta Txillardegiren alarguna. Pako Sudupek eta Agustina Pontestak hartuko dute hitza, aurreskua eta lore eskaintza egongo dira eta Revuelta, Etxebeste eta Azkena Zutik-en musika.


