Txillardegiri omenaldia
![Txirrardegi_2024-22](https://irutxulo.hitza.eus/site/files/2024/01/txirrardegi_2024-22.jpg)
Urtarrilaren 14an beteko dira hamahiru urte Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi hizkuntzalari, politikari eta idazle donostiarra zendu zenetik. Antiguako Gaskonia plazan egingo diote omenaldia: lore eskaintza, aurreskua, bertsoak, kantuak eta dantza ez dira faltatuko, «denon artean Txillardegiri zor zaion aitortza aldarrikatzeko», eta «oraindik izenik ez duen Donostiako Udaleko Udal Liburutegi Zentralari Txillardegi izena jar diezaioten eskatzeko». Kantuan Revuelta, Etxebeste eta Azken Zutik arituko dira.