'Una corta jornada laboral' pelikula
Tabakalerako zinema aretoan Una corta jornada laboral pelikula ikusteko aukera egongo da. Krzysztof Kieslowski zuzendari poloniarrak 1981ean argitaratutako filmea. Pelikulak Poloniako Langileen Alderdi Bateratuko kide nabarmen baten ibilbidea jarraitzen du, 1968tik. Jatorrizko bertsioan eskainiko dute, gaztelaniazko azpidatziekin.
Kieslowskiren atzera begirako hau antolatu dute Donostia Kulturak eta Euskadiko Filmategiak, Donostia 2016 Elkarrizketak eta Poloniako Kultura Institutuaren kolaborazioarekin. Maiatzaren 18a arte 23 saiok osatuko dute. Kronologikoki ematen ari dira zuzendari poloniarraren lan guztia: iraupen askotariko 26 film labur eta 23 film luze.