XABIER ARRIZABALO eta MARIANO FERRER
XABIER ARRIZABALO eta MARIANO FERRER-en solasaldia gaurkotasun politiko eta ekonomikoaz.
Hauteskunde bezperan gaudelarik, krisi ekonomikoaz eta honek eragindako aldaketa politiko eta sozialen inguruan hausnartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Horretarako, gurekin izango ditugu Xabier Arrizabalo Madrilgo Konplutentseko Ekonomia Aplikatuko irakaslea, bere ikuspuntu marxista biltzen duen Capitalismo y economia mundial liburuaren egilea, eta Mariano Ferrer kazetari donostiarra.
Komunikatzaile bikainak biak, haien laguntzaz mundu mailan zabaltzen den ekonomiaz eta politikaz arituko gara, eta baita maila lokalagoan horrek duen eraginaz ere.
Sarrera librea izango da edukiera bete arte.


