XIV. Arkeologia Jardunaldiak
Gipuzkoako arkeologiari errepasoa emango diote otsailaren 23tik 26ra izango diren XIV. Arkeologia Jardunaldietan, San Adrian eta Murugaingo indusketen bidez. Halaber, genetikaren eta paleosiderurgiaren azken aurrerapenen berri ere emango dute, giza populatzearen eta burdinaren ekoizpena bezalako prozesu garrantzitsuak hobeto aztertzeko aukera emango dutelarik.