XXI. Mikologia eta Gastronomia jardunaldiak

XXI. Mikologia eta Gastronomia jardunaldiak egiten ari dira Loiolan, eta egitarau zabala prestatu dute.
Irailak 25, asteazkena
- Hitzaldia: Perretxikoen bilakaera klima aldaketaren arabera. Gabriel Moreno Horcajada izango da hizlaria, Botanikan katedraduna eta Alcala de Henaresko unibertsitateko Biologia Begetaleko Saileko kidea. Loiolako kultur etxean, 19:30ean.
Irailak 26, osteguna
- Tailer-dastaketa: Perretxikoak eta artisau garagardoa. Manu Murillo garagardogilearekin eta Mala Gissonako garagardoarekin. Loiolatarra Kirol Elkartean, 20:30ean. Plaza mugatuak izango dira.
Irailak 27, ostirala
- Afaria: dastaketa mikologikoa. Asier Salaberriak prestatuko du afaria, El Fogon Donostiarrako sukaldariak. Loiolatarra Kirol Elkartean, 20:30ean. Plaza mugatuak izango dira.
Irailak 28, larunbata
- Jasotako perretxikoen harrera, aukeraketa eta sailkapena. Goizez eta arratsaldez izango da, eta igandeko erakusketarako izango dira. Sariak egongo dira, antolakuntzaren iritziz, merezi duten aleentzat edo sari beteenarentzat. Loiolatarra Kirol Elkartean, 9:00etatik 18:00etara.
Irailak 29, igandea
- 10:30 Erakusketa: jasotako eta sailkatutako perretxikoak, mahai didaktikoa, eta produktu mikologikoak eta gastronomikoak.
- 11:00 Perretxiko-pintxoen dastaketa herrikoia, haurrentzako marrazki tailerrak eta haurrentzako tailerrak eta astotxo-ibilaldia. Sustrai auzoko aisialdi taldeak antolatuta.
- 12:00 Perretxiko erakusketaren bisita gidatuak.
- 13:00 Erakusketaren ekarpen mikologiko onenen sari banaketa.
- 13:30 Erakusketako bisitarien artean, produktu mikologikoak zozkatuko dira.
- 14:30 Klausura.