XXI. Mikologia eta Gastronomia jardunaldiak
XXI. Mikologia eta Gastronomia jardunaldien aurkezpena, Loiolatarra Kirol Elkartean. (Argazkia: Irati Salsamendi) XXI. Mikologia eta Gastronomia jardunaldiak egiten ari dira Loiolan, eta egitarau zabala prestatu dute.
Irailak 28, larunbata
- Jasotako perretxikoen harrera, aukeraketa eta sailkapena. Goizez eta arratsaldez izango da, eta igandeko erakusketarako izango dira. Sariak egongo dira, antolakuntzaren iritziz, merezi duten aleentzat edo sari beteenarentzat. Loiolatarra Kirol Elkartean, 9:00etatik 18:00etara.
Irailak 29, igandea
- 10:30 Erakusketa: jasotako eta sailkatutako perretxikoak, mahai didaktikoa, eta produktu mikologikoak eta gastronomikoak.
- 11:00 Perretxiko-pintxoen dastaketa herrikoia, haurrentzako marrazki tailerrak eta haurrentzako tailerrak eta astotxo-ibilaldia. Sustrai auzoko aisialdi taldeak antolatuta.
- 12:00 Perretxiko erakusketaren bisita gidatuak.
- 13:00 Erakusketaren ekarpen mikologiko onenen sari banaketa.
- 13:30 Erakusketako bisitarien artean, produktu mikologikoak zozkatuko dira.
- 14:30 Klausura.

