Aizkolariak eta militarrak
Aurreko ostegunean, ETB1en Urrezko Aizkolarien finala botatzen ari ziren bitartean, españolan urriak 12ko desfile militarra ematen ari ziren, «Día de la fiesta nacional» jartzen zuen pantailaren goialdean. Onartu behar dut tarte batean ikusten aritu nintzela.
Euskaldun gehienok, uste dut, horrelako higuin bat sentitzen dugu hango ilara perfektu, txano okertu eta ahuntz mozorrotuak ikustean. Azken finean, hango fusil luze, gizon hipermuskulatu eta Viva España horien atzean oroitzapen gogor asko ezkutatzen dira.
Dena dela, uste du, super española sentituko banintz ere, ez litzaidakela batere gustatuko nire herriaren harrotasuna gizon hipermuskulatu, tanke akorazatu eta fusil luzeekin inposatuko balidate. Pixka bat pentsatzen hasita, adierazgarria da oso, nola munduko bazter gehienetan, herrialde bat ospatu nahi denean, gerra hegazkin azkarrenak, tanke handienak eta erosi daitezkeen arma modernoenak erakusten diren.
Imajinatzen duzue herrialde bat, non bere «Día de la Fiesta Nacional» bertako poeta ezagunenaren poesia errezitaldi batekin ospatzen duen? Edo azken zuzendari taldearen pelikula maratoi batekin? Edo zientzia munduan egindako azken aurkikuntzen erakusketa batekin? Edo…
Ulertzen didazue, ezta?
Uste dut mundua hobea izango litzakeela.