Altza: eremu publikoaren utzikeria proiektu inbaditzaileak bultzatzeko
Ohitura bihurtzen ari da prentsaren eta, zehazki, El Diario Vasco-ren bidez Altzari dagozkion proiektuen berri izatea, nahiz eta parte hartze aktibo bat izan, bai Ekialdeko Barrutian zein auzo elkarte hainbatetan. Baina, ez! Prentsaren bidez eta modu propagandistiko batean, proiektu eta gauza askoren berri izaten dugu. Oraingoan, Altzako Estibaus parkea eraldatzeko proiektuaz ari gara. Hau Herreran dago, Ederrena kalearen atzean, frontoiaren ondoan. Badirudi, beraien esanetan, garbitu, ekipatu eta berdeago egin nahi dutela, “parkearen eta haren ingurune hurbilaren hirigintza azterketak agerian utzi duelako beharrezkoa dela etorkizuneko jarduketan lurzoru naturalak eta drainatzaileak lehenestea, berdeguneak eta egonlekuak handituz, nolabaiteko narriadura duen espazio publiko horren jabetzak ahalbidetzeko eta sustatzeko. Irizpide horrekin, hobia leku desberdin bihurtzea proposatzen du, plaza bigun handi baten bidez”. Horrela diote.
Behin gure harridura gainditu ondoren, ez zaigulako iruditzen parke hau hain gaizki dagoenik. Parke hau baino lehenago, burura datorkigu Harriberritik Harrizaharrerako pasabidea, eskola ondoko parketxoa, hau bai dago hondatua, sasiz eta arratoiz betea. Pasabide honek, betidanik, kiroldegirako eta kultur etxerako bidea laburtzea ahalbidetzen zuen eta kiroldegi berriaren lanak amaitu zirenetik, konponketa eta garbiketa aldarrikatzen ari gara, eta hor jarraitzen dugu, lehen egunean bezala, errematatu gabeko gune erabat funtsezko batekin.
Baina, esan bezala, poztu egin behar dugu horrelako hausnarketa egiten delako, ez balitz izango Altzarako beste proiektuak, Auditz Akular eta Zardoya-Otis, besteak beste, erabat kontraesanean daudelako jarduketa berrirako ezarritako helburuekin.
Ados gaude Altza erregeneratu behar denarekin, eta espazio publikoetan inbertitu behar denarekin, baina hori guztia irudi garbiketa bat iruditzen zaigu, Zardoya-Otis eta Auditz Akularren moduko proiektuaren mehatxuaren aurrean. Kanpainan sartu gara bete-betean, eta horrelakoak entzun beharko ditugu. Hala eta guztiz ere, ongietorria parketxo honen hobekuntza.
«Ados gaude Altza erregeneratu behar denarekin, baina hori guztia irudi garbiketa bat iruditzen zaigu, Zardoya-Otis eta Auditz Akularren moduko proiektuaren mehatxuaren aurrean»
Baina eremu degradatuez hitz egin behar badugu, lehenik eta behin, aipatu behar da Zardoya-Otiseko instalazio zaharrak abandonatuta eta hondatuta daudela, eta Herrerako biztanleak 456 etxebizitza berri eta horiei dagozkien dorreak auzoaren erdiko espazio batean “irensteko” aukera emango duen degradazio estrategia bat iradokitzen dutela. Etxebizitza eta dorre horiek udalak planteatu ditu, eta, beraz, legez espazio libre gisa dagozkien 5.000 m² inguru hamar kilometro baino gehiagotara lekualdatu nahi dira.
Eta berdin Auditz Akularren kasuan. Azken boladan, kontrolik gabeko baratzeak ugaritzen ari dira, zerrikeriaz betetako itxiturekin, eta baita kontrolatu gabeko zabortegiak, udalak auzotarren salaketei jaramonik egin gabe. Altzan, hirigintzako arau hausteak, mota guztietako hondakinak kontrolik gabe isurtzeak, zuhaitzak suntsitzeak eta nahi ez diren erabilerak dituzten lur publikoak okupatzeak “barra librea” dute. Zinegotziak eta udal langileak, ez ikusteko, ez datoz eta kito.
2023. urtearen bukaeran, Altzako espazio libre eta berdeak neurtu genituen (gogoratu 1,78 m² ateratzen dela biztanle bakoitzeko; Osasunaren Munduko Erakundeak 10/15 m² biztanle bakoitzeko markatzen duen bitartean. Marko Sierraren lana: Altzaxxi.org). Eta gabezia iraingarri hau mahaigaineratuta, Auditz Akular eta Zardoya-Otis eremu natural eta espazio libre gisa Altza berroneratzeko beharrezkoak direla aipatu dugu, behin eta berriz. Berdegune horiek larrialdi klimatikoari erantzungo liokete eta eragin nabarmena izango lukete herritarren bizitzaren ongizatean eta kalitatean. Hori litzateke Altzari zor zaion erregenerazio historikoari aurre egiteko lehenengo urratsa. Beste guztia, demagogia hutsa iruditzen zaigu.