(Argazkia: Batix Ezeiza)
Zuri-beltzean egindako argazkiek (edota zuri-beltz bilakatutakoek) hainbat sentsazio sorrarazten dituzte hartzaileongan: atenporalitatea, nostalgia, misterioa… Baina badira zenbait efektu estetiko ere. Esate baterako, koloreak desagertzerakoan, kontraste eta formek hartzen dutela garrantzia. Ezaugarri honi, gehi diezaiogun normalean forma geometrikoak gustuko izaten ditugula. Jolas dezagun eraikinek, altzariek edo dena delako elementuek sor ditzaketen geometriekin, pasa dezagun argazkia zuri-beltzera, eta horra Kursaalaren argazki bitxi bat.