‘Ama Begira Zazu’ #28, Batix Ezeiza
Oroitzen al duzue, nola duela bi urtera arte, Kortxoenea gaztetxea genuen Grosen. Oroitzen al duzue, nola duela bi urte, aurpegia estalita zuten ezezagun batzuek, Kortxoenea gaztetxean ziren pertsonak indarrean atera zituzten? Oroitzen al duzue, nola duela bi urte, Kortxoenea gaztetxea eraitsi zuten, luxuzko etxebizitzak eraiki behar zituztelako?
Iragan den astean bi urte egin dira. Orubeak utzi bezela dirau, sasiek janda. Inor ez da ezer eraikitzen hasi. Inork ez daki ezezagun haiek hor ote ziren. Inork ez du Kortxoenea gaztetxea eduki Grosen.
Oroituko al duzue?