'Ama begira zazu' #35, Batix Ezeiza
Duela gutxira arte, Bretxako azokan bertako produktuak saltzen ziren. Donostia eta inguruetako ekoizleek bazuten euren lekua bertan, erosleei zuzenean saltzeko. Gaur egun, pailazoaren hanburgesak ditugu bertan.
Duela gutxira arte, Kutxa publikoa zenean, erakusketa aretoa zegoen Bulebarrean. Gaur egun, Kutxabank pribatua denetik, erregearen hanburgesak ditugu bertan.
Bata bestearengandik 62 metrora. Zein gertu dagoen pailazoa erregetik, zein gertu erregea pailazotik. Eta jende andana haiena irensteko irrikaz.