Amaia Sexmilo: 'Zorionak eta eskerrik asko!'
Amaia Sexmilo, Arraun Lagunakeko arraunlaria.
Zorionak, ekipo. Gaurkoa zuentzat. Merezi duzuelako. Euskotren ligan lehiatu dugu, erori gara, altxa gara, ikasi dugu, gozatu dugu. Zorionak Gipuzkoako ligan laugarren postu ederrari tinko eusteagatik, azken jardunaldiararte. Ederra izan da!
Eskerrik asko, ekipo. Urtean zehar eginiko lan onak bere saria baduela erakutsi dugulako, talde konpromezuak urrutiraino eraman zaitzakela ikasteko aukera izan dugulako eta ikasteko irrikatik emaitza politak lortu ditugulako.
Mila esker, Ainhoa, zure ilusioagatik; Alberdi, konfiatzagatik; Nak, zure naturaltasunagatik; Txokarro, zure gogoagatik; Naiara, jarraikortasunagatik; Itis, zure kompromezuagatik; Irastorza, fideltasunagatik; Maialen, goxotasunagatik; Alazne, zure profesionaltasunagatik; Garazi, zure leialtasunagatik; Iraide, lehiakortasunagatik; Zuriñe, hobetzeko gogoagatik; Saioa, zure lagunkortasunagatik; Maitane, nobleziagatik; Ziortza, zure umiltasunagatik; Miren, emandako haize frexkoagatik; Ainhara, zure esperientziak emandako ziurtasunagatik; Iñiguez, zure laguntzagatik; Lopez, emandako maitasunagatik; eta Andrea, zure bizipozagatik.
Eskerrik asko, Garoa, amets onen oinarrietako bat izateagatik; Luis, Antxon eta Roberto, zuen lan eta laguntza isilagatik, ezinbestekoa guretzat, izugarriak zarete. Itziar, zure iraganeko borrokaren isla gara, miresgarria zara. Eskerrik asko, Donostia Arraun Lagunak eta klub hau osatzen duzuen partaide guztiei gugatik egiten ari zareten guztiagatik, eta, batez ere, Donosatiako nesken arraunaren alde borrokatzeagatik inork gugan sinesten ez zuen momentuan. Eskerrik asko Joserra presidenteari, izaten ari zaren pazientziagatik, eta baita Elenari, zure lan nekaezinagatik. Eskerrik asko ondoan zaudeten jarraitzaile, senitarteko eta arraun munduari, zuen babesa emateagatik.
Eta azken hitzak zuentzak, gugan sinetsi zenutelako. Ezerren truke, eta sinesmen eta ilusioaren alde, gugatik inork baino gehiago borrokatu duzuelako, honi guztiari zentzua eman diozuelako. Mila esker, Patxi; mila esker, Ekain . Entrenatzaileak baino gehiago zarete.
Baina hau ez da bukatu, pastela iada egin dugu, labetik gozo-gozo atera dugu, baina horrelako pastel batek merezi duen lazo ederra jartzea falta zaigu. Eta badakizue zertaz ari naizen. Badator Kontxa, urte osoan itxoiten aritu garena, badator gure estropada!!! Badator estropada honegatik dugun ilusioa erakusteko momentua, egindako lan guztia uretan jartzeko garaia eta urteko estropadarik politenean parte hartzeko ordua. Kontxa….prest gaude!!
Gure etxean sartzeko sarrera ukatu digute, mindu gaituzte, baina gu hori baino gehiago gara eta hori erakusteko gogoz gaude. Ilusioak garamatzalako ametsak betetzeko bidera, gauzak zuzen eta ondo egitearen aldekoak garelako, ondo asko dakigulako gugan nork sinetsi zuen, paradisuan arraun egiteko borrokan jarraituko dugulako, atzerritartzat gaituztelako baino inor baino etxekoagoak garelako. Donostia… etorkizuna zuretzat. Hurrengo urtera arte!
1,2,3… ARRAUN!