Aritz Sorzabal, kazetaria
Irudiek mila hitz baino gehiago adierazten omen dute, esaerak dioen moduan. Hori bai, norberaren begiradaren arabera esaten dugu hau edo beste.
Juan Karlos Izagirre alkatea tronpeta jotzen ikusi dugu aste honetan, Europar Musikari Gazteen Jaialdiari buruz egindako agerraldian. Bada, 2009ko azaroan, Odon Elorza aritu zen musikari Donostia Kulturaren irudi berria aurkeztu zutenean; saxofoiarekin, kasu hartan.
Antzeko eszenifikazioak izan arren, inguruan ez ditut iritzi berdinak jaso argazki baten eta bestearen aurrean. 2009an barregarri geratzea zena, orain orijinaltzat jo dute zenbaitek; orduko alkatearen naturaltasuna goraipatzen zuten haiek, lotsa sentitu dute lau urte geroago. Bistan da errealitatea betaurreko desberdinekin ikusten dugula batzuek zein besteek.

Odon Elorza, 2009ko azaroan. (Argazkia: Nerea Lizarralde)

Juan Karlos Izagirre, asteartean. (Argazkia: Donostiako Udala)