Biolinen zorroa (2)
Oroimena hariek osaturiko mataza baten antzekoa da, eta hari egokia aurkitzen denean korapiloak askatzeko hariaren bidea arretaz jarraitu beharra dago. Zerbait bizia ere bada, ekarpenak jasotzen dituena, eta honela jarraitu beharreko bidea berriz aurkitzen da.
Lehenago argitaratutako idazkian oker aritu ginen. Sutsuak gara, eta honez gain, libertarioak.
Argia ikusarazi zigun gertaerari berriz eutsiko diogu. 1947ko urriaren 17an argitaraturiko Euskadi Gorria egunkariaren lehen orrialdean, Guardia Zibilak eraildako hiru antifrankistena aipatzen da, Donostiako Comporta auzoan gertatua, gaur egungo Ibaetan, hain zuzen ere.
Data horren arabera, izenak aurkitu ditugu. Felipe Vilegas Nieto (Barruelon sortua), Gerardo Santos Alvarez (Guardon sortua) eta Matias Garcia Bañuelos (Vallejo de Orbon sortua). Barruelo izeneko gerrillaren taldekoak ziren, Palentzia eta Kantabria artean aritu zena.
Arduraduna Mariano Ortega Alonso zen, eta 1951ko martxoaren 10ean Palentzian exekutatu zuten, garrote vil delako eraren bidez.
Comporta (egungo Ibaeta) auzoko etxean Francisca Urangak, Jose Eizagirrek eta 7, 9 eta 11 urteko haurrek izugarrizko ikara pairatu izan zuten; izugarrizko sufrimendua, alegia.
Procedimiento Sumarisimo de Urgencia 794/47 delakoan, gertaera era bitxian aipatzen da. Kontakizun ofizialak esanikoaren arabera, haietako batek bere kideak ziren gainerako “bidelapurrak” tirokatu zituen, eta geroago bere buruaz beste egin zuen. Kontakizun ofizialak direla eta, gure nazkarik handiena erakutsi nahi dugu.
Egiaztapena: Donostiako Polloe hileriaren artxibategian Felipe Vilegas Nieto 1947ko urriaren 19an hobi batean ehortzi zutela irakur daiteke.
Berriz ere, barkamena eskatu behar dugu. Amnesia bazter guztietan jaun eta jabe dabil, eta Donostian inortxok ere zuen historia gogoratzen.
Odol putzuaren gaineko biolinen zorroa gogoan gorde nahi dugu, entzun litekeen musika hain zuzen ere, eta soinuarekin batera joango gara, zuen eredua gogoan izan dezaten, entzun nahi duenarentzat behintzat. Ea zuen omenez lore sortak jartzen dituzten. Agian noizbait konturatu egingo dira.