CCCk Donostiako egoitza nagusiko langileak kaleratuz ospatuko du bere 85. urteurrena
CCCn, 50 bat langilek, gehienak seme-alabak edo senideak ardurapean dituzten 40 urtetik gorako emakumeak, laidoztatuta sentitzen gara enpresak gure eskubideak nabarmen urratu dituelako. Ez gara zenbakiak, familiak eta bizitza bat ditugu!
CCC enpresak, 85 urteko historia duenak, traizioa egin digu. Duela 13 urte, Azkarate familiapean, gure nominak %30 jaistea onartu genuen, lanpostu guztiak mantentzeko eta enpresa aurrera ateratzeko zailtasun ekonomiko askorekin, etorkizunean gure baldintzak berreskuratzeko promesarekin. Inoiz bete ez den promesa.
Salmenta zifrak hobetzeko eta enpresaren salmenta errazteko estrategia batean, Azkarate familiak kudeatzaile bat kontratatu zuen, banakako kaleratzeak eta soldatak ez igotzeko politika antolatzeko. Bulegoan gehien entzuten zen esaldia hau zen: “Si no quieres te vas y de paso me sale a mi baratita tu marcha“. Hala, 2021ean, enpresa Suitzako Grupo Crescendo inbertsio funtsari saldu zioten. Hasieratik susmatzen dugu CCCren Donostiako egoitza desegiteko asmoa zutela. Zergatik? Langileak itotzen jarraitu nahi zutelako, soldatarik igo gabe eta lan karga handitu gabe.
Nola sortu ziren CCC zentroak Madrilen? Bada, 2020tik aurrera sortu ziren, Donostiako langileen beren lanarekin. Madrilen aurrez aurreko zentroak sortu ziren, erkidego horri teleprestakuntzako modalitatean Espainia osoan irakasteko baimena eskatu ahal izateko; izan ere, CCC negozioa ikasleek online modalitatean lortutako diru sarreretan oinarritzen da. Gaur egun, ikastaroen prestakuntza garapen guztia, marketina, bezeroarentzako arreta eta merkataritza zuzendaritza Donostiatik kudeatzen dira.
Urteak daramatzagu enpresa honetan lanean, eta benetan egoera honen eragina minimizatzeko borondate ona badute, ez dugu horrekin bat datorren proposamenik ikusten.
Orain, CCCk lantokia Madrilera lekualdatuko duela iragarri du. Irudia zuritzeko prentsa ohar bat aurkeztu digute, gu Madrilera joatea nahi dutela esanez. Beste aukera? Saldo prezioan kaleratuak izatea. Enpresan 35 urtetik gora daramatzaten langileei buruz ari gara! Argi dago ez dutela inolako asmorik gu Madrilera eramateko.
Telelanean sinesten ez duen teleprestakuntza enpresa bat: ironikoa da urrutiko prestakuntzan aitzindaria den CCCren moduko enpresa batek, non ikasle gehienek online modalitatean ikasten duten, orain esatea telelana ez dela bideragarria guretzat. Pandemian, emakume langile guztiok telelana egin genuen, eta enpresaren salmentak hobetu egin ziren. Gainera, lan asko Argentinako enpresetara bideratu ziren, ikastaroen maketazioa eta sare sozialen kudeaketa kasu, hori guztia telelanaren bidez.
CCCko langileok irtenbide duina merezi dugu. Urteak daramatzagu enpresa honetan lanean, eta benetan egoera honen eragina minimizatzeko borondate ona badute, ez dugu horrekin bat datorren proposamenik ikusten.
Gehiegikeriarik ez! CCC eta Donostia, ez dira saltzen! Gure eskubideekiko errespetua eta egoera horri irtenbide zuzena ematea eskatzen dugu. Ez gara zenbakiak, familiak eta bizitza bat ditugu!