Kaiko ‘Portaaviones’ eraikina.
Duela egun batzuk komunikabideek Donostiako espazio eta eraikin adierazgarri baten inguruko esku-hartze proiektu baten berri eman dute: Donostiako portuan kokatua dagoen
Portaaviones eraikina. Gure asmoa ez da proiektua bera baloratzea, baizik eta ikuspegi zabalago bat aldarrrikatzea.
Azken urteetan ikusi dugu nola administrazio eskuduna isilean heldu dion prozesu honi. Jada 2014. urtean gai hau planteatu genuen prentsak leku berean egiteko beste proiektu bati buruz jasotako irudi batzuen harira:
“Egun hauetan zehar Donostiako portua birmoldatzeko proiektua aurkeztu da. Portua eta hiria banatu ezin diren unitate bakar bat dira, eta ezinezkoa litzateke Donostiako hiria ulertzea arrantza-jarduera, arrantzaleak eta portuko jendea gabe. Horregatik, etorkizunaren alde apustua egin duen proiektu baten etorrera pozgarria bada ere, soluzio baten izate hutsak ez du ziurtatzen irtenbide hoberena denik”.
Lehenik eta behin, berandu iritsi da. Duela denbora asko jakinarazi zen arazoa, eta atzerapen honek hausnarketa marko zabalago batean parte hartzeko aukera ezabatu du. Egoera honek presazko irtenbideak bilatzera eramaten gaitu, hiriarekin zein herritarrekin zerikusia duten erabaki hoberenak harzteko hoberenak izaten ez direnak.
Askok oso positibotzat jo dute lonja berri baten aukera, iragana borratu eta portuko beste arkitekturekin bat egiten duena –esaterako, Nautikoa, Ontzi Museoa eta Aquariuma– arlo erakargarri bat sortzeko helburuarekin.
Proiektu hura, azken hau ikusita, alde batera utzi zen, baina ez dakigu zergatik, eta pasa diren urte hauek guztiak, oinarrizkotzat jotzen genuen hausnarketa globala ere ez dute ekarri.
Herritarren artean
Portaaviones gisa ezaguna den egungo eraikinaren egitura originalaren zenbait balio aldarrikatzen ziren ere. Gainera, Luis Tolosaren obra den eraikin hau mugimendu modernoaren dokumentazioaz eta zaintzaz arduratzen den DOCOMOMO nazioarteko fundazioak bere katalogoan sartu du. Bestalde, gogorarazi nahi dugu, 2016ko azaroan Gipuzkoako EHAEOk IX. DOCOMOMO iberiar biltzarra
Kultura ondarea eta gizartea antolatu genuela, Euskal Herrian mota honetakoa egiten zen lehena. Kongresuan balorean jarri nahi izan genuen XX. mendeko mugimendu modernoaren arkitektura, eta XXI. mendeko gizarteak eskatuta, eraikitako ondarearen kudeaketarako modu berriak planteatu genituen. Beraz, zentzu honetan, proiektu berri bat planteatzen denean hau baloratzeaz pozten gara.
Baina, azpimarratu nahi dugu, ekintza hau garatzen ari den eszenatokia analisi integral baten xede izan beharko lukeela. Donostiako portuak, bere historiako ezaugarriengatik (ekintza ekonomiko eta turistikoak) eta hirigintza eta paisaiaren garrantziarengatik, azterketa sakon bat merezi du. Harrigarria da nola planteatu den ekintza puntual hau ingurunea eta gizartearen parte hartzea aintzat hartu gabe, arlo desberdinetatik alderdi ekonomikoak, sozialak eta ingurumenaren eta ondarearen ingurukoak integratze aldera lan egiten ari garen bitartean.
Bukatzeko, aurretik egin genuen idatziaren azken parrafoa dakarkigu: “Barneratzen duen prozesu bat eredugarria izango litzateke, eta erakutsiko luke, alde batetik, hiria modu berri batean ulertzen duela, eta bestetik, herritarren eta administrazioaren arteko harremana. Gainera, inplikatuta dauden guztiak irtenbidearen parte sentitzeko ziurtagiri bakarra da. Portu hobe batera eramango gintuen irtenbidea.
Judith Ubarretxena Iribarren, Gipuzkoako EHAEOren izenean (Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala).