Easoko beste istorio bat... 2024
Horrelako kolaborazioak eskatzen dizkidatenean, eskerrak emateaz gain, inguruko tipulin aitona banintz bezala ikusten dut neure burua. San Bartolomeko istorio hau ez da orain hasi, eta bere garaian proiektu makro honetan (hala definitu genuen 1980ko hamarkadan) erantzukizuna izan zuten pertsona batzuek gaur egun memoria selektiboa dutela erakusten duten arren, proiektu honen jarraipena egin dugunok elefante memoria dugula konturatu gara.
Oraingo honetan ez ditut iraganeko istorioak errepikatuko, eta saiatuko naiz kritikatik etorkizuneko posizioetara eramaten, historiari aipamen bakarra eginez.
San Bartolomeko proiektuarekin gertatzen ari dena edozein hiriren garapenean inoiz gertatu beharko ez lukeenaren adibide bat da.
Gaur egungo egoera —porlana, ingurunearen desnaturalizazioa, espekulazioa, gentrifikazioa, hiri nortasuna galtzea…— erotzeko modukoa da, eta, zoritxarrez, horrekin bizitzea besterik ez dugu, baina ez gaude prest Amara inguruko bizilagunei errealitatea ezkutatzeko eta gutxiesteko aukera emateko.
2024ko otsailaren hasieratik, eta etxe handiko (udala) egungo agintariek erabilitako aitzakiarekin, arkeologia prospekzio lanak egitearenarekin, San Bartolome muinoaren iparraldeko lursaila eta zuhaitzak desegiten eta suntsitzen ari dira, erabat desnaturalizatzeko eta artifizializatzeko.
Haien esanetan, proiektua azken puntu batean dago. Baina prozesuan zehar egin diren etengabeko ez-betetzeak ahaztu dituzte: adibidez, auzoko frontoietako bat bota ondoren, utzikeria kezkagarrian eta amaitzeko itxurarik gabe jarraitzen duten kirol kantxak.
Nolanahi ere, gaurkotasuna berreskuratuz, San Bartolome muinoaren azpian merkataritza gune bat eta aparkaleku bat eraikitzeko proiektuak modu berezian kezkarazi gaitu inguruko merkatariak eta bizilagunak.
40 urte daramatzagu operazio honen mende (40 urte!), non engainua, bahiketa, espekulazioa, desnaturalizazioa… eta halako hitzak erabili ditugun; eta, hori, ikusita auzoan egin digutena. Baina, hala ere, Amara Baik beti etorkizunaren aldeko apustua egiten du, egoerak desblokeatzen saiatuz, edozein hirigintzako esku hartzeren subjektua auzotarrak eta auzotarren elkarteak izan daitezen, auzotik kanporatuak izan gabe.
Gaur egun, oraindik ez gara gai metroak auzoko merkataritzan izango duen eragina baloratzeko. Gogora dezagun: Easoko geltokia kentzeari (gure aurreikuspenen arabera, Eason gelditzen ziren erabiltzaile gehienak hondartzara edo Erdialdera zuzenean joango dira), orain Donostiako erdigunean merkataritza gune bat eraikitzea gehitu behar diogu, horrek gaur egun dauden saltokietan eragingo duen inpaktuarekin. Esan bezala, amaigabeko istorio honek kapitulu berriak izango dituenez, jarraituko dut kontakatiluan.