'Eneko Har-hitza'
Orreagan irabazi ondoren, 824an, Baskonia-Akitaniako buruzagiek Eneko Haritza goratu zuten errege. Erresuma subirano eta independentea sortu zuten baskoiena ez ezik beste inoren baimenik gabe.
Hitza eta erabakia hartu zuten estatu barruan euskaldun guztiak biltzeko. Nafarroa Garaian, jatorri politikoaren memoria historikoa bizirik irauteak azken iraulketan zeresana handia izan du, zalantzarik gabe.
Kirmen Uribek lotu ditu berriki haritza eta har hitza. Haritzak Eneko eta herri baten determinazioa ekarri dizkit gogora. Hitza hartzeak, berriz, lausoagoa da. Nork, zer, noiz, nola erabaki? Euskal Herri birbatu eta subiranoa berriro nahi ote dugun galdetzean, zer esan Nafarroa ginenean subiranok eta herri batua ginela gure memoria historikotik ezabatua izan bada?
Beñi Agirre, Euskara irakaslea