'Erabaki bai, baina nork?'
Adiera asko eman zaizkio erabakitzeko eskubideari, multisemikoa bilakatzeraino. Juan Jose Ibarretxek jarri zuen kontzeptua politikaren lehen lerroan. Aurten 10 urte onartu zuen Gasteizko Eusko Legebiltzarrak Ibarretxe Plana bezala ezagutu zena. Ondoren, Madrilgo Espainiako Kongresura eraman zuen 2005eko otsailaren 1ean onartua izan zedin.
Askok uste dutenaren kontra, Madrilgo Kongresuak baietz esan zion Ibarretxeren erabakitzeko eskubidearen proposamenari. Kongresuak erabaki zuen ez zegoela traturik; beraz, eurek erabakitzeko eskubideari baietz eta tratuari ezetz. Hortxe gertatutakoa.
Kosovok, Eskoziak edo Kataluniako Prinzipatek argi dute, ordea, eurak bakarrik direla erabakimenaren subjektua. Hamar urte pasa dira eta oraindik ez dugu askatu korapiloa: zein da erabakimenaren subjektua; beraz, lurraldea? Ekainaren 26an, Iruñean, Ibarretxek “bidea jarraituz” hitz egingo du berriro. Kongresuko hartan bezala Internet bidez zuzenean ikusteko aukera izango dugu Nabarraldekin konektatuz gero. Izango al da berrikuntzarik? Nork eta zer erabaki behar denaz izango al proposamenik?
Larunbatean, Noaingo batailaren oroimenean “independentzia garaia da” aldarrikatu dutenek, nafar erresuma-estatuaren paradigmatik subjektua eta lurraldea finkatuko dute ezbairik gabe. Ekainaren 28an, goizeko 9:30etan Getzen eta 12etan Iruñeko Foruen plazan dira deialdiak.
Beñi Agirre, Euskara irakaslea (Hernani)