Xabier Etxaniz Rojo: 'Eskatzea, libre'
Xabier Etxaniz Rojo, Idazlea
Mestalla. Bigarren zatiko bigarren minutua. Realak baloia lapurtu du ezker hegalean. Lehen ukituan, Griezmann-ek Zurutuzari. Honek handik sortzen ari zen espazioari begiratu dio Oteiza balitz bezala eta hortxe ikusi du De la Bellaren korrikaldia. De la Bellak gorantz jarraitu du eta min egiten duen erdiraketa horietako bat bidali du areara, atzelaria gainditu eta aurrelaria bakarrik uzten duen horietakoa. Eta aurrelariak, Agirretxek kasu honetan, lehenengoan errematatu du. Baloia gelditzeko denbora izan du, baina errematatu du zetorkion moduan, eta bukatu du jokaldia.
Sarera beharrean, Mestallako ikusle baten aurpegirantz joan da zuzenean. Joan den denboraldian baloi hori barrura joango zatekeen.
Lerro hauek idazteko unean ez dakit zer gertatu den Manchesterren. Baina berdin du. Realak pozik hartu du itzulerako hegazkina. Hiru puntu poltsikoratu ditu Valentzian eta etorkizuna beste modu batean dakusagu realzaleok.
Kezkatzen hasiak ginen, baiki, baina Mestallako garaipenak airea eman digu. Baina ez hori bakarrik. Izan ere, edozein realzaleri desio bat eskatzeko eskatuko bagenio, aurtengo taldeak iazkoaren antza edukitzea eskatuko luke.
Iazko Realak –nire gustukoa ez zen Montanierren Realak, alegia–Anoetan ikusi dugun futbolik onena egin zuen eta, eskatzen hasita, horixe bera eskatuko genuke, bizitza berdin jarraitzea, aldaketarik ez izatea.
Mestallako lehenengo zatian ez, baina bigarren zatiko hainbat unetan, Realak iazko taldea ekarri zidan gogora. Baloia gelditzeko, aise mugitzeko, espazioak ezerezetik sortzeko gai zen Real hura. Denouix-ek aldarrikatzen zuen vitesse-aren bertsio motelagoa baina, era berean, eraginkorragoa eraikitzeko gai zen Real hura.
Eta hortxe dago koska.
Aurtengo Reala iazkoaren jokoaren antzeko zerbait lortzeko gai izan da, baina tarteka baino ez. Hainbat minutuz Leverkusenen, hainbat minutuz Getaferen kontrako partidan… baina soilik hainbat minutuz…
Eskatzea libre denez, iazko jokora gehiagotan hurbiltzea eskatuko nuke. Hori, eta Ilarra gurean egotea…