Euskal Itsas Armada Laguntzaileko Bouak eta polemikak
Josetxo Etxeberriak apirilaren 14an argitaratu zuen artikuluaren aurrean MATXITXAKO Elkarteak puntu batzuk argitu nahi ditu:
1. Euskal Itsas Armada Laguntzailean faxismoaren kontra borroka egin zuten talde gehienen partaideak izan ziren: EAJ, PS, PC, ANV, ELA, UGT, CNT, independenteak, eta abar. Horrela esan, idatzi eta aldarrikatu dugu beti-beti.
2. MATXITXAKO Elkarteak ez du ez CNT sindikatu anarkista ez beste sindikaturik gonbidatu ohi izan gure omenaldietan, eta horrela izan da igandekoan. Bestalde CNTk ere ez digu interesik adierazi omenaldi publiko horietan, eta nik dakidala ez da inoiz gurekin kontaktuan jarri. Guretzat gerran faxismoaren kontra borroka egin zuten itsas gudari anarkistak, independenteak, abertzaleak edo sozialistak berdinak dira eta guztiei eta haien familiei diegu errespetu erabateko errespetua.
3. MATXITXAKO Elkarteak Udaleko, Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako agintariak gonbidatu ditu eta beste lagun batzuk. Baina inoiz ez du PP gonbidatu gure ekitaldietara. Hasieratik argi izan du elkarteak norekin ez doan inora.
Besterik gabe: ez gara polemikazale, eta ez gara eztabaidatan sartuko. Izan ongi!