'Groseko jaialdia eta garabia'
Iraileko azken asteburuan, Donostiako Udalak Street Tartar edo Kaleko Arte Jaialdia antolatu zuen Gros eta Manteo inguruan, hainbat ekitaldiz osatuta: graffitiak, Parkour-a… Irailaren 28tik aurrera aparkatzeko tokiak guztiz murriztu zituzten, antolaketa zela eta, zonaldean egunero jasaten ditugun aparkatzeko arazoak areagotuz.
Irailaren 30ean goizeko 9:00ak aldera heldu eta aparkatzeko lekurik ez zegoenez, garai batean Hizkuntza Eskola zenaren sarreraren inguruan aparkatzea erabaki nuen TAO tiketa jarrita. Kotxeak ez zuen oztoporik ezta trabarik egiten, trafikorik ez baitago eta irteerarik gabeko aldapa bat baita (aparkatzeko besterik ez da erabiltzen). 11:00ak inguru, TAOko arduradunari nire egoera azaldu nion. Pixkat beranduxeago, nire kideek kotxea garabiak eraman zuela baieztatu zidaten. Azkenean, kotxea berreskuratu nuen Udal Gordetegian 152 euro ordaindu ondoren eta 90 euroko salaketa ordaintzeko geratzen zaidalarik.
Ezohiko egoera hartan, jaialdiaren prestaketa, nire kotxeak TAO tiketarekin ez zuen oztopatzen zirkulazioa, “Ibilgailuen Zirkulaziorako Ordenantza” adierazten den bezala. Nire aburuz, legea ez da aldagaitza ezta salbuespenik gabe aplikatzen den araua ere, baizik eta egoerara modaltzen dena era egokian.
Miren Otxoa (Hernani)