'Artillero, eman bero?'
Bittor Hidalgo, Intxaurrondo
Iazko abuztuan jakinarazi zidaten eta orduan argitaratu nuen galdera ZuZeu albistarian (http://zuzeu.com/2011/08/07/artillero-eman-bero-donostia/) eta baditu bertan 25 iruzkin ere, baina erantzun garbirik ez. Orain hemen berriro, orduko moduan. Orduan aipatu berri zidan lagun batek Donostiako Artillero-ren kantaren lehen bertsioa ote zen, Barojaren aipamenen aurretik jasoa, “Artillero eman bero“, eta ez orain kantatzen den «dale fuego» hori. Ni saiatu naiz dokumentazio bila, baina ez dut halako ezer aurkitu, ezta ere Barojaren Memorietako II. aleko aipamena baina zaharragorik (Familia, haurtzaro eta gaztaroa, Caro Raggio, 1982, 110). Ezagutzen du inork kantaren halako jatorririk? Egia esan, niri erosoagoa ere egiten zait kantatzeko eman bero hori, espainolezkoa bertsioa baino, baina jakin nahi nuke gehiago kantaren jatorriari buruz. Badakit, Santesteban, Tomas Garbizu eta Feliziano Beobide-ren kantutegietako batean jasoa dela, eta Urkok berpiztu zuela 1992an edo. Besterik? Egia da, bestalde, berehala bururatu zaidala italiarren E se non e vero e ben trovato, espainolez kantatu ordez euskaraz kantatzeko nahi duenak. Mila esker, nolanahi Ondo izan P.S. Kantuaren letra osoa-edo, Donostiako Aste Nagusiaren hasierako kanoikadarekin kantatzen dena, hau litzateke –inork besterik ezagutuz gero, eskertuko nioke berri–: Artillero dale fuego (eman bero?) ezkontzen zaigula pastelero. Eta zeinekin? eta norekin? Orpo zikinaren alabakin. Orpo zikin, gona luze atzeko-aldeko erregidore. Jotzen zioten tarrapatatan, zergatik neskatxa zatarra zan. Orpo zikin, gona luze kaleko loiaren erregidore. Deitzen zioten zarran zan zan zan, zergatik neskatxa zatarra zan.
