Gutuna: 'Bittor Hidalgok idatzi eta Nerea Txapartegi udaleko Euskara ordezkariak erantzun zuen gutunaren harira'
Koldo Almandoz, zinemagilea
Laboko emanaldien aurkezpenak nik egin nituen. Argitu behar dut lehenik eta behin, ez dudala Donostia Kulturan lan egiten. Laboko filmak aurretik ikusten ditudanez, niri eskatzen didate emanaldien aurkezpena egitea. Lehen eguneko itzulpenak kenduta –aipatutako bi gonbidatuak, frantsesa eta espainiarra–, aurkezpenak euskaraz zein gazteleraz egin ziren. Ez zen, ordea, errepikapenik eman. Filmen aipamenak eta argibide guztiak euskaraz edo gazteleraz eman ziren. «Edo», ez «eta». Beraz, errepikapena izan zela esaten duenak ez du egiarik esaten. Eta norbaiti interesatzen bazaio, osteguneko proiekzioan emanaldi guztia euskara hutsezko azpidatziekin eskaini zela gogorarazten dut. Batzuen iritziz ez da nahikoa izango. Ikasteko eta hobetzeko aholkuak beti dira ongi etorriak. Ados. Baina bakoitzak ura bere errotara eramateko gauzak asmatzea ez zait bidezkoa iruditzen. Ongi izan, Atentamente *Irakurri hemen Bittor Hidalgok idatzitako gutuna. Eta hemen, Nerea Txapartegik idatzitako erantzuna.